Historia
Bigarren Mundu Gerraren ostean, estatuek beraien arteko gatazkak saihestu eta arazoak bide baketsu eta diplomatikoetatik konpontzeko mundu mailako foro zabal bat eratzeko beharra ikusi zuten. Garai hartan 50 estatuk sinatu zuten San Frantziskoko Ituna, geroago Nazio Batuen Gutuna izenez ezagutuko zena. Gaur egun munduko estatu gehienak bertako kide dira (192 kide), nahiz eta bere funtzionamendu moduak sorrerako botere banaketa islatzen duen oraindik; izan ere, Gerrako garaile izan ziren bost estatu nagusienek (edo beraien ondorengo zuzenek) beto eskubidea mantentzen dute Segurtasun Kontseiluaren erabakietan: Ameriketako Estatu Batuak, Errusia (garai bateko Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunaren ondorengoa), Frantzia,Erresuma Batua eta Txina.
1945eko apirilaren 25an San Frantziskon ospatu zen lehen batzarra (Nazio Batuen Erakunde Nazio Arteko antolakuntza batzarrari buruz). Gobernuak ez ezezik, Gobernuz Kanpoko Erakundeak gonbidatu zituzten. Ekainaren 26an 50 herriei ordezkatzen zituztenek Nazio Batuen Erakundeko eskutitza sinatu zuten, Poloniak bere izena geroago gehitu zuen ordezkatuta egon ez arren.
Sei hizkuntza ofizial ditu: gaztelania, errusiera, ingelesa, frantsesa, arabiera eta txinera.
2006. urterarte, Kofi Annan izan zen idazkari nagusia. Bere lekukoa Ban Ki-moon korearrak hartu zuen 2006ko abenduaren 14an.


No hay comentarios:
Publicar un comentario