Esklabotza edo esklabotasuna pertsona batek jabeari obedientzia osoa zor izatea da, inolako soldatarik gabe eta bere buruarekiko inolako eskubiderik gabe.
Esklaboak jabea obeditu behar du jaiotzatik edo harrapatua izan denetik, heriotza edo bere askapena arte.
Esklaboa, beraz, nagusiaren jabetza bilakatzen zen eta, behin etxalde batera lekua aldatu ostean, zeregin desberdinak batzen zituen: etxeko zerbitzuak (sukaldari, orgazain, garbitzaile...), laborantzako lanak (kotoia, azukrea-kanabera edo kafea biltzen) edota lan berezi batzuk (errota-lanak). Egoerak aldakorrak izan bazitekeen ere, esklaboen bizimodua, oro har, oso antzekoa zen leku guztietan. Kasurik gehienetan oso urria izan ohi zuten jatekoa eta, beste debekuren artean, ez zeukaten elkarrekin biltzerik, ez armak edukitzerik, ez irakurtzen eta idazten ikasterik ez trukea egiterik, ez eta etxaldeaz kanpora irteterik ere. Arau horiek hautsiz gero, hainbat zigor ezartzen zitzaien, hala nola, jatekorik ez ematea, burdinaz markatzea, kateaturik ibiltzeko edota lepokoa erabiltzeko beharra, eta zartailuz zigortzea; zigor guztietarik latzena edo ankerrena azken hori izaten zen. Amaitzeko, jopuaren definizioa da: nekazari ez libreak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario