2012/03/08

Janaririk gabe

XXI. mendean, gosea pairatzen duten pertsonak egotea ez da errealitate konponezina eta moralki ezin da onartu. Gosearen arazoa gehiago sufritzen duen kontinentea Afrika da oraindik ere. Sahara azpiko Afrikako populazioaren %33 elikatu gabe dago, eta garapen bidean dauden herrialdeetan elikatu gabeko pertsonen kopurua %17koa da. Portzentaje hau %55era igotzen da Erdialdeko Afrikan.

Pobretasunaren aurkako borroka ezin da irabazi gosea desagerrarazi gabe, hau baita pobretasunaren ondoriorik latzena. Goseak gaixotasunak eta heriotza dakartza,
pertsonei lan egiteko ahalmena kentzen die eta umeen heziketa-prozesua oztopatzen du. Osasun falta honek sorgin-gurpil batean kateatzen ditu pertsonak, eta belaunaldiz belaunaldi transmititzen da. Gosea, gehien bat, giza-eskubideen urraketa da.
Zoritxarrez, pobretasuna gutxitzera zuzendutako estrategia gehienek ez dute zuzenean jotzen gosearen gaia. Politika hauen arduradunek uste izan dute dirusarrerak handitzearen eta ekonomiaren hazkundearen onurak gosea pairatzen dutenengana ailegatuko zirela. Baina desnutrizioa pobretasunaren kausa eta ondorioa da, aldi berean.


No hay comentarios:

Publicar un comentario