2012/03/26

Indiako haurren trafikoa, Zoritxarrezko errealitatea

Umeen salmenta edo beraien trafikoa hainbat herrialdeko errealitatea da, gertatzen diren lurraldeetan hainbat beharrak dituzte eta irteera hori erabakitzen dute.

Kalkulatzen da mundu osoan 60milla mlioi ume dira trafiko horren biktimak eta beraiekin trafikatzen duten prezioa bederatzi eurotik berrogei eurotara ailegatzen da. Datu hauek Bachpan Bachoa Andolan (BBA) ONG-ak emandakoak dira.

Hori egia bada zinestezina da Indiako autoritateak parte ez artzea eta kontrabando horrekin amaitzea.



Umeen borrokak Bangkok-en


Bangkok Taylandiako hiri bat da. Bangkok-en
umeak borroka egiten dute bizi ahal izateko.

Borroka bat irabaztean bi euro jasotzen dituzte eta galtzean ezer ere ez. Hango familia batzuk haien semeen borroketatik jaten dute.Umeak egunero 12 ordu entrenatzen dute eta astean behin borroka egiten dute. Borroka hauek legez kanpoko dira eta apustu egiten dutenak diru asko irabazten dute borroka bakoitzean..

Ume hauek haien haurtzaroa galtzen dute eta zahartzean alzeimer, parkinson edo halako gaixotasunak errazago izan ahal ditzakete, ere itzuak edo gorrak geratu ahal dira golpeen ondorioz.

2012/03/22

Umeen Erbesterapena Gerra Garaian

Frankoren okupazioa ikusita Euskal Herria, Asturias eta Kantabria hainbat ume erbesteratu zituzten beste herrietara, gehiengoak europara, guztira 30.000 ume joan egin ziren.

Frantziara: 17.500
Belgikara: 5.130
Mexikora: 442
Suiza,Dinainamarka
eta Erbeheretara: 1.000
Sovietar batasunera: 3290

Belgikara eramango 5.130 umeetatik bakarrik 1.280 geratu ziren hor bizitzera, zeren eta 1940. urtean alemandar inbazioaren ondorioz belgikako gobernua umeen errepatriazioa prestatu zuen.

Beste herrietan ez zuten izan problemarik etorritako umeekin.




2012/03/19

Eskekotasuna

Eskekotasuna limosna eske, dirua edo beste gauza bat, ibiltzen diren pertsonek bizibidez edo aldi baterako eta gehienetan kalean edo etxez etxe egiten duten jarduera da. Gehienetan miseriazko egoerak bultzatzen ditu haurrek limosna eskatzera, baina beste batzuetan haur eta emakumeen esplotazioa dakarren jarduera izan daiteke. Bestalde, hiri eta herri askotan debekaturik izaten da kalean eskean biltzea, bereziki haurren kasuan eta eskea mehatxupean edo hertsapenez egiten denean.


Nazio Batuen Erakundea

Nazio Batuen Erakundea 1945eko Urriaren 24an sortu zen, Nazioen Liga izeneko aurreko erakundea ordezkatzeko. Gaur egun, nazioarteko erakunde handiena da. Bere helburu garrantzitsuenak hauek dira: nazioarteko zuzenbidea, ordenua, garapen ekonomiko eta soziala eta giza eskubideak bermatzea.


Historia

Bigarren Mundu Gerraren ostean, estatuek beraien arteko gatazkak saihestu eta arazoak bide baketsu eta diplomatikoetatik konpontzeko mundu mailako foro zabal bat eratzeko beharra ikusi zuten. Garai hartan 50 estatuk sinatu zuten San Frantziskoko Ituna, geroago Nazio Batuen Gutuna izenez ezagutuko zena. Gaur egun munduko estatu gehienak bertako kide dira (192 kide), nahiz eta bere funtzionamendu moduak sorrerako botere banaketa islatzen duen oraindik; izan ere, Gerrako garaile izan ziren bost estatu nagusienek (edo beraien ondorengo zuzenek) beto eskubidea mantentzen dute Segurtasun Kontseiluaren erabakietan: Ameriketako Estatu Batuak, Errusia (garai bateko Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunaren ondorengoa), Frantzia,Erresuma Batua eta Txina.

1945eko apirilaren 25an San Frantziskon ospatu zen lehen batzarra (Nazio Batuen Erakunde Nazio Arteko antolakuntza batzarrari buruz). Gobernuak ez ezezik, Gobernuz Kanpoko Erakundeak gonbidatu zituzten. Ekainaren 26an 50 herriei ordezkatzen zituztenek Nazio Batuen Erakundeko eskutitza sinatu zuten, Poloniak bere izena geroago gehitu zuen ordezkatuta egon ez arren.

Sei hizkuntza ofizial ditu: gaztelania, errusiera, ingelesa, frantsesa, arabiera eta txinera.

2006. urterarte, Kofi Annan izan zen idazkari nagusia. Bere lekukoa Ban Ki-moon korearrak hartu zuen 2006ko abenduaren 14an.

United Nations Members.svg                                 Flag of the United Nations.svg

Haurren Laguntzarako Nazio Batuen Funtsa

Haurren Laguntzarako Nazio Batuen Funtsa (ingelesez United Nations International Children's Emergency Fund, UNICEF) Nazio Batuen ErakundekoBatzar Nagusiak sortu zuen 1950an, Bigarren Mundu Gerraren ondoren Europako haurrei laguntzeko. 1953an organismo iraunkor bilakatu zen Nazio Batuen barnean.

  1. Gaur egun UNICEFek muturreko pobrezia dagoen tokietan egiten du lan, Afrikan eta beste toki batzuetan. Hauek dira bere 5 lehentasunak:
  2. Haurtzaroaren biziraupena eta garapena.
  3. Oinarrizko hezkuntza eta sexu berdintasuna.
  4. Haurrak indarkeria, esplotazioa eta gehiegikeriatik babestea.
  5. HIESa eta haurrak.
  6. Haurren eskubideen zaintza politikak.

1965ean Bakearen Nobel Saria irabazi zuen.

   
                                                


Esklabotza

Esklabotza edo esklabotasuna pertsona batek jabeari obedientzia osoa zor izatea da, inolako soldatarik gabe eta bere buruarekiko inolako eskubiderik gabe.

Esklaboak jabea obeditu behar du jaiotzatik edo harrapatua izan denetik, heriotza edo bere askapena arte.

Esklaboa, beraz, nagusiaren jabetza bilakatzen zen eta, behin etxalde batera lekua aldatu ostean, zeregin desberdinak batzen zituen: etxeko zerbitzuak (sukaldari, orgazain, garbitzaile...), laborantzako lanak (kotoia, azukrea-kanabera edo kafea biltzen) edota lan berezi batzuk (errota-lanak). Egoerak aldakorrak izan bazitekeen ere, esklaboen bizimodua, oro har, oso antzekoa zen leku guztietan. Kasurik gehienetan oso urria izan ohi zuten jatekoa eta, beste debekuren artean, ez zeukaten elkarrekin biltzerik, ez armak edukitzerik, ez irakurtzen eta idazten ikasterik ez trukea egiterik, ez eta etxaldeaz kanpora irteterik ere. Arau horiek hautsiz gero, hainbat zigor ezartzen zitzaien, hala nola, jatekorik ez ematea, burdinaz markatzea, kateaturik ibiltzeko edota lepokoa erabiltzeko beharra, eta zartailuz zigortzea; zigor guztietarik latzena edo ankerrena azken hori izaten zen. Amaitzeko, jopuaren definizioa da: nekazari ez libreak.



2012/03/08

Janaririk gabe

XXI. mendean, gosea pairatzen duten pertsonak egotea ez da errealitate konponezina eta moralki ezin da onartu. Gosearen arazoa gehiago sufritzen duen kontinentea Afrika da oraindik ere. Sahara azpiko Afrikako populazioaren %33 elikatu gabe dago, eta garapen bidean dauden herrialdeetan elikatu gabeko pertsonen kopurua %17koa da. Portzentaje hau %55era igotzen da Erdialdeko Afrikan.

Pobretasunaren aurkako borroka ezin da irabazi gosea desagerrarazi gabe, hau baita pobretasunaren ondoriorik latzena. Goseak gaixotasunak eta heriotza dakartza,
pertsonei lan egiteko ahalmena kentzen die eta umeen heziketa-prozesua oztopatzen du. Osasun falta honek sorgin-gurpil batean kateatzen ditu pertsonak, eta belaunaldiz belaunaldi transmititzen da. Gosea, gehien bat, giza-eskubideen urraketa da.
Zoritxarrez, pobretasuna gutxitzera zuzendutako estrategia gehienek ez dute zuzenean jotzen gosearen gaia. Politika hauen arduradunek uste izan dute dirusarrerak handitzearen eta ekonomiaren hazkundearen onurak gosea pairatzen dutenengana ailegatuko zirela. Baina desnutrizioa pobretasunaren kausa eta ondorioa da, aldi berean.


"Gutxi" zentzu guztietan

Heziketa da pobretasunetik irteteko modurik fidagarrienetako bat, baina ume pobre asko ez dira inoiz eskolara joaten matrikula eta uniformeen kostua dela eta, edo familiarentzat lan egin behar dutelako. Sahara azpiko Afrikan, umeen ehuneko 50 edo 60k baino ez dute izena ematen lehen hezkuntzan. Gosea pairatzen duten eta eskolara doazen umeei zailago zaie kontzentratzea eta ikasgaiak bereganatzea. Hezkuntzaren onurez gabetzean, goseak indartzen du helduak direnean sufrituko duten pobrezia.


Heriotza-tasa

Pobrezia ahulekin eta babesgabeekin zorrotza izaten da. Honen alde gogorrenetariko bat da. Errenta txikiko herrialdeetan, hamar umeetatik bat bost urteak bete baino lehen hiltzen da; herrialde garatuenenetan berriz, 143 umeetatik bat izaten da.

Adituek diotenez, haurren heriotza-tasa murrizteko, elementu garrantzitsuena emakumeak osasun eta hezkuntza zerbitzuetara sarrera erraztea izango litzateke; elikaduraren hobekuntza eta sendagaien sarbidea erraztearekin batera.

2012/03/05

Lan bortxatuak meatzetan edo nekazaritzan

Pobrezia kronikoko egoerek eragiten dute adingabe lur azpian lan egitea, meatzetan, edo granja komertzial edo familiakoetan, esportaziorako alea lantzen 5 urte bete berritan. Eurek eta euren familiek bizirauteko egiten dute. 
Save the Children-ek ematen dizkigun datuak lazgarriak dira. Gaur egun milioi bat adingabek lanegiten du meatze eta harrobietan Asiako eta  Hegoamerikako 50 herrialde baino gehiagotan. Kongoko Errepublika Demokratikoan, meatzaritzan, 40.000k lan egiten dute; Gineako, Sierra Leonako eta Liberiako meatzeetan  haur esklaboak daudela salatu dute.  Hau da adingabe batentzako lanbiderikarriskutsuena. Eta kopuruak, Elkartearen arabera, gorantz jarraitzen du gelditu gabe. Neska nahiz mutil, sarritan 5 urtekoak ere, derrigortu egiten dituzte eskuz egindako pasabide estuetan sartzera, inolako segurtasun ekiporik gabe. Lur azpian ordu askotan sartuta (laneko txandak 24 ordukoak izan daitezke), harria zulatu eta apurtu, eta zama astunak garraiatu behar dituzte, ke toxikoak arnasten dituzten bitartean. Eta gainera, kasurik gehienetan, soldatarik ere ez dute jasotzen, ez baitituzte eskubidedun langiletzat hartzen, gurasoen aprendiz huts baino. 

Meatzaritzako lanak eragin negargarriak ditu beharrezko osasun zainketarik jasotzen ez duten haurrengan. Arnasa hartzeko arazo larriak izaten dituzte, neke fisikoa eta, jeneralean, ur kutsatua erabiltzeagatiko eta asentamendu erabat zikinetan egoteagatiko gaixotasunak. Meatzaritzak osasuna ahuldu eta bizitza laburtzen die, literalki lurperatu egiten ditu. 
               
Nekazaritzako lana ere errealitatea da mundu osoko 15 urtetik beherako 132 milioi neska-mutilentzat. Gehienek segurtasun neurri egokirik gabe lan egiten dute granja eta lur-sailetan, pestizida, makinaria astun, aihotz eta aizkoren arriskupean, eta abusu lesio eta esplotazio latza pairatuz. Gainera, kasu askotan, granja urrunetara bidaltzen dituzte, familia hurbilarengandik banatu behar dutelarik eta gizarte isolamendua jasanez.


Bizimodu arriskutsua eta estresagarria izaten dute, egunean 12 ordu lan eginez, astean zazpi egunetan. Kasu horietan ere lan mota hauek beren bizitzetan duen eragina oso larria da. Sarritan ez dituzte angiletzat ere hartzen eta granjetako nagusien eskakizunak bete ezik, jipoiak, zigor eredugarri latzak jasaten dituzte edo zauriak eragiten dizkieten zama astunak eraman beharra izaten dute.


2012/03/04

Haurrak gerran


Indian, El Salvadorren, Ruandan, Angolan, Kolonbian, Perun, Iranen… Munduko hainbat herrialdetan milaka haur gatazka armatuen biktima dira. Gerraren krudeltasuna sufritzera kondenatuta bizi dira. Zauri fisikoak bakarrik ez. Askotariko zauriek markatzen dituzte betiko: etxe gabe geratzen dira, gurasoak galtzen dituzte, baztertu egiten dituzte… Eta are okerrago. Euren biziak arriskuan jartzera behartzen dituzte: egun, 300.000 neska eta mutil daude armadan sartuta gerrarako. Gainera, gerretako biktimen %90a herritarrak dira, eta horien erdia, haurrak. Errefuxiatuen kopurua ere ikaragarria da. Hogei milioi errefuxiatu dira munduan, eta horien erdia haurrak dira. Aieteko Bakearen eta Giza Eskubideen Etxeak eta Gernikako Bakearen Museoak Save the Children elkartearekin elkarlanean haurtzaroa eta gatazka armatuen inguruko erakusketa ekarri dute hirira: Hegan egitea debekatuta.


2012/03/01

Guk egindako bideoa

Movi Maker-rekin egindako bideo hau uzten dizuegu. Munduko leku batzuetan ume txikiak nola tratatzen dituzten adierazten du. Espero dugu zuen gustokoa izatea.