2012/05/10

AGUR

Hauxe izan da dena, agur esateko ordua heldu da. Espero dugu gure blog-arekin gozatzea eta asko ikasi duzuela.

Sorte on opa dizuegu zuen bizitzetan, agur bero bat!

2012/03/26

Indiako haurren trafikoa, Zoritxarrezko errealitatea

Umeen salmenta edo beraien trafikoa hainbat herrialdeko errealitatea da, gertatzen diren lurraldeetan hainbat beharrak dituzte eta irteera hori erabakitzen dute.

Kalkulatzen da mundu osoan 60milla mlioi ume dira trafiko horren biktimak eta beraiekin trafikatzen duten prezioa bederatzi eurotik berrogei eurotara ailegatzen da. Datu hauek Bachpan Bachoa Andolan (BBA) ONG-ak emandakoak dira.

Hori egia bada zinestezina da Indiako autoritateak parte ez artzea eta kontrabando horrekin amaitzea.



Umeen borrokak Bangkok-en


Bangkok Taylandiako hiri bat da. Bangkok-en
umeak borroka egiten dute bizi ahal izateko.

Borroka bat irabaztean bi euro jasotzen dituzte eta galtzean ezer ere ez. Hango familia batzuk haien semeen borroketatik jaten dute.Umeak egunero 12 ordu entrenatzen dute eta astean behin borroka egiten dute. Borroka hauek legez kanpoko dira eta apustu egiten dutenak diru asko irabazten dute borroka bakoitzean..

Ume hauek haien haurtzaroa galtzen dute eta zahartzean alzeimer, parkinson edo halako gaixotasunak errazago izan ahal ditzakete, ere itzuak edo gorrak geratu ahal dira golpeen ondorioz.

2012/03/22

Umeen Erbesterapena Gerra Garaian

Frankoren okupazioa ikusita Euskal Herria, Asturias eta Kantabria hainbat ume erbesteratu zituzten beste herrietara, gehiengoak europara, guztira 30.000 ume joan egin ziren.

Frantziara: 17.500
Belgikara: 5.130
Mexikora: 442
Suiza,Dinainamarka
eta Erbeheretara: 1.000
Sovietar batasunera: 3290

Belgikara eramango 5.130 umeetatik bakarrik 1.280 geratu ziren hor bizitzera, zeren eta 1940. urtean alemandar inbazioaren ondorioz belgikako gobernua umeen errepatriazioa prestatu zuen.

Beste herrietan ez zuten izan problemarik etorritako umeekin.




2012/03/19

Eskekotasuna

Eskekotasuna limosna eske, dirua edo beste gauza bat, ibiltzen diren pertsonek bizibidez edo aldi baterako eta gehienetan kalean edo etxez etxe egiten duten jarduera da. Gehienetan miseriazko egoerak bultzatzen ditu haurrek limosna eskatzera, baina beste batzuetan haur eta emakumeen esplotazioa dakarren jarduera izan daiteke. Bestalde, hiri eta herri askotan debekaturik izaten da kalean eskean biltzea, bereziki haurren kasuan eta eskea mehatxupean edo hertsapenez egiten denean.


Nazio Batuen Erakundea

Nazio Batuen Erakundea 1945eko Urriaren 24an sortu zen, Nazioen Liga izeneko aurreko erakundea ordezkatzeko. Gaur egun, nazioarteko erakunde handiena da. Bere helburu garrantzitsuenak hauek dira: nazioarteko zuzenbidea, ordenua, garapen ekonomiko eta soziala eta giza eskubideak bermatzea.


Historia

Bigarren Mundu Gerraren ostean, estatuek beraien arteko gatazkak saihestu eta arazoak bide baketsu eta diplomatikoetatik konpontzeko mundu mailako foro zabal bat eratzeko beharra ikusi zuten. Garai hartan 50 estatuk sinatu zuten San Frantziskoko Ituna, geroago Nazio Batuen Gutuna izenez ezagutuko zena. Gaur egun munduko estatu gehienak bertako kide dira (192 kide), nahiz eta bere funtzionamendu moduak sorrerako botere banaketa islatzen duen oraindik; izan ere, Gerrako garaile izan ziren bost estatu nagusienek (edo beraien ondorengo zuzenek) beto eskubidea mantentzen dute Segurtasun Kontseiluaren erabakietan: Ameriketako Estatu Batuak, Errusia (garai bateko Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunaren ondorengoa), Frantzia,Erresuma Batua eta Txina.

1945eko apirilaren 25an San Frantziskon ospatu zen lehen batzarra (Nazio Batuen Erakunde Nazio Arteko antolakuntza batzarrari buruz). Gobernuak ez ezezik, Gobernuz Kanpoko Erakundeak gonbidatu zituzten. Ekainaren 26an 50 herriei ordezkatzen zituztenek Nazio Batuen Erakundeko eskutitza sinatu zuten, Poloniak bere izena geroago gehitu zuen ordezkatuta egon ez arren.

Sei hizkuntza ofizial ditu: gaztelania, errusiera, ingelesa, frantsesa, arabiera eta txinera.

2006. urterarte, Kofi Annan izan zen idazkari nagusia. Bere lekukoa Ban Ki-moon korearrak hartu zuen 2006ko abenduaren 14an.

United Nations Members.svg                                 Flag of the United Nations.svg

Haurren Laguntzarako Nazio Batuen Funtsa

Haurren Laguntzarako Nazio Batuen Funtsa (ingelesez United Nations International Children's Emergency Fund, UNICEF) Nazio Batuen ErakundekoBatzar Nagusiak sortu zuen 1950an, Bigarren Mundu Gerraren ondoren Europako haurrei laguntzeko. 1953an organismo iraunkor bilakatu zen Nazio Batuen barnean.

  1. Gaur egun UNICEFek muturreko pobrezia dagoen tokietan egiten du lan, Afrikan eta beste toki batzuetan. Hauek dira bere 5 lehentasunak:
  2. Haurtzaroaren biziraupena eta garapena.
  3. Oinarrizko hezkuntza eta sexu berdintasuna.
  4. Haurrak indarkeria, esplotazioa eta gehiegikeriatik babestea.
  5. HIESa eta haurrak.
  6. Haurren eskubideen zaintza politikak.

1965ean Bakearen Nobel Saria irabazi zuen.