2012/02/13

Lantegietan

Esklabo-lantegiak edo esplotazio-lantegiak, herri azpigaratuetan (gehienbat Asian) kokatzen diren fabrikak dira. Hemen, enplegatuak soldata oso txikiengatik lan egiten dute, arropa, jostailuak, oinetakoak eta abar manufakturatzen. Langileak ingurune gogor batean lan egitera behartuta daude aireztapen sistema desegokiekin. Batzuetan, abusu fisiko, psikologiko edota sexualetara lotuta daude, lan egoera arriskutsuetara eta ordutegi oso luzeetara.
Gaur egun multinazionalek gero eta etekin gehiago lortuz, botere gehiago nahi dute. Horretarako, hainbat eta hainbat estrategia martxan ipintzen dituzte: Beste multinazional edo enpresa erosi, haien dendak estrategikoki kokatu, deslokalizatu…
  • Filialak: Lantegi hauetan multinazionalarentzat zuzenki produzitzen da.
  • Azpikontratak: Enpresa lokalen jabetzak dira eta multinazionalak hornitzen dituzte.Normalean multinazionalak prozesu azpikontrata baten bidez jokatzen dute eta honela ez dira langileen jabe zuzenak.
  • Isilpeko ekonomia: Herrialde garatuetan ematen den tailer motak dira. Enpresak lan egiteko baimenik gabeko langileak (immigrante ilegalak normalean) enplegatzen dituzte, soldata bat media lokalaren azpitik ordaintzen. Ez dute gizarte segurantzari enplegatuen presentzia adierazten eta honela, babespenik gabe geratzen dira arazoren bat badaukate.


2012/02/10

Haurren esplotazio sexuala

Definizioa: Haurren abusu sexuala; haien baimen gabe nagusi batek eginiko ekintza sexual bortitz guztiei dagokie.
Betidanik egon da beste kulturetan horrela dela konturatu ez arren.
Abusu hauek familia barrukoak edo kanpokoak izan daitezke. Barrukoak intzestutzat artzen dira.

Haurren prostituzioa

Gehienetan emakume prostitutak bilatzen dituzte haurrak eta gero proxeneten esku uzten dituzte, hauek eta bezeroak, gehienetan gizonak, hauekin nahi dutena egiteko.
Gero eta gazteago hasi prostituzioan. Honen zergatia sexu turismoa da.(Pornografia erabiltzaileak gehiengoa EE.UU), (Sexu turista gehien Alemanian) eta (Haur prostituzio gehien Asian).

Pedofilia eta pederastia


Biak dira arazo psikologikoak, non erakarpena sentitzen duten haur eta nagusi baten arteko harremanetan.
Bortxatzailea 16 urtetik gorakoa izan behar da eta bortxatua baino 5 urte gehiago izan.
Ekintzak biluzik ikusi hutsetik bortxaketatara heldu daitezke.
Bortxatzaile askok ez dute sufritzen ekintza hauek burutzean, ez dutelako gaizki ikusten

Haurren pornografia
Haurrarekin egindako ikus- entzunezko eta idatzizko ekintza guztiak dira.
Pornografia mota bi desberdintzen dira:
Biguna: haurraren irudi biluziak soilik agertzen dira.
Gogorra: haurra ekintza sexualak burutzean agertzen da beste haur edo nagusi batzuekin.
Gaur egun errazagoa da ekintza hauek burutze teknologia berriak direla eta. Gainera honek harrapaketa murrizten du, nork bere etxean burutu dezakeelako.
  • Prostituzio sareak 100 mila haur baino gehiago ditu.
  • Urtean miloi bat haur sartzen dituzte mundu honetan.
  • Espainian 5.000 haur baino gehiago prostituzioan daude sartuta.
  • Hauetatik %22 a 18 urte baino gazteagotik sartu mundu honetan.
  • 2000. urtean 50.000 haur hil ziren transmizio sexualeko gaixotasunekin

Roshniren historia

Roshni hamar urteko neska bat da, Pakistaneko Thar eskualdeko herri batean bizi dena.
Finantza arazoak izan ondoren, aitak mailegu bat eskatu behar izan zion nagusi bati eta Roshni, bere neba eta arreba mailegu emaile-nagusiaren alfonbren ehungintzak lantegian utzi behar izan zituen lanean.


“Ikasi egin nahi nuen kosta ahala kosta eta sendagile izan”. Zoritxarrez, ez zen hori gertatu.
“Gogor lan egiten dugu ehundegian, eguzkitik eguzkira. Hasieran oso zaila izan zen hainbeste denboran jezarrita egotea, baina orain ohituta nago. Ehundegian zortzi hilabetez lan egin ondoren, eguneko soldata 40 errupiakoa da (40 euro zentimo bainob gutxiago). Gauez brodatu ere egiten dut apur bat. Nire irabazi guztiak familiako bederatzi kideen gastuak estaltzeko dira.
Beti egiten dut ahal dudana nire irabazietatik gehitxoago aurrezteko eta nire neba-arreba txikietariko bati ikasketetan laguntzeko...
Dena den, orain arte ezin izan dut ezer aurreztu nire neba txikiarentzat. Hala ere, beraren alde zerbait egiten saiatuko naiz.”

2012/02/06

Haurren Eskubideen Aldarrikapena

Batzar Nagusiak Haurren Eskubideen Aldarrikapen hau adierazten du, haurrek haurtzaro zoriontsu bat izan dezaten, eta Aldarrikapenean aipatzen diren eskubide eta askatasunez goza dezaten, beren eta gizartearen mesedetan, eta gurasoei, gizon-emakumeei nahiz erakunde, tokiko agintaritza eta gobernu nazionalei eskatzen die aipatutako eskubideak aitor ditzaten eta haien alde lan egin dezaten, legegintzako neurriak eta beste neurri batzuk pixkanaka ezarriz, honako printzipio hauen arabera: 



1. Berdintasunerako eskubidea, arraza, erlijioa edo nazionalitatea kontuan hartu gabe.
2. Babes berezia jasotzeko eskubidea, fisikoki, mentalki eta sozialki osasuntsu eta libre haz daitezen.
3. Izen bat eta nazionalitate bat izateko eskubidea.
4. Elikadura, etxebizitza eta osasun-arreta egokia izateko eskubidea.
5. Urritu fisiko edo psikikoek hezkuntza eta arreta bereziak jasotzeko eskubidea.
6. Familiak eta gizarteak maitatua eta ulertua izateko eskubidea.
7. Doako hezkuntza baterako eskubidea. Ongi pasatzeko eta jolasteko eskubidea.
8. Arrisku-egoeratan arreta eta laguntza jasotzen lehenak izateko eskubidea.
9. Abandonatua eta lanean esplotatua ez izateko eskubidea.
10. Munduko pertsona guztien arteko elkartasuna, adiskidetasuna eta justizia sustatzen duen hezkuntza jasotzeko eskubidea.