2012/02/13

Lantegietan

Esklabo-lantegiak edo esplotazio-lantegiak, herri azpigaratuetan (gehienbat Asian) kokatzen diren fabrikak dira. Hemen, enplegatuak soldata oso txikiengatik lan egiten dute, arropa, jostailuak, oinetakoak eta abar manufakturatzen. Langileak ingurune gogor batean lan egitera behartuta daude aireztapen sistema desegokiekin. Batzuetan, abusu fisiko, psikologiko edota sexualetara lotuta daude, lan egoera arriskutsuetara eta ordutegi oso luzeetara.
Gaur egun multinazionalek gero eta etekin gehiago lortuz, botere gehiago nahi dute. Horretarako, hainbat eta hainbat estrategia martxan ipintzen dituzte: Beste multinazional edo enpresa erosi, haien dendak estrategikoki kokatu, deslokalizatu…
  • Filialak: Lantegi hauetan multinazionalarentzat zuzenki produzitzen da.
  • Azpikontratak: Enpresa lokalen jabetzak dira eta multinazionalak hornitzen dituzte.Normalean multinazionalak prozesu azpikontrata baten bidez jokatzen dute eta honela ez dira langileen jabe zuzenak.
  • Isilpeko ekonomia: Herrialde garatuetan ematen den tailer motak dira. Enpresak lan egiteko baimenik gabeko langileak (immigrante ilegalak normalean) enplegatzen dituzte, soldata bat media lokalaren azpitik ordaintzen. Ez dute gizarte segurantzari enplegatuen presentzia adierazten eta honela, babespenik gabe geratzen dira arazoren bat badaukate.


No hay comentarios:

Publicar un comentario