2012/02/10

Roshniren historia

Roshni hamar urteko neska bat da, Pakistaneko Thar eskualdeko herri batean bizi dena.
Finantza arazoak izan ondoren, aitak mailegu bat eskatu behar izan zion nagusi bati eta Roshni, bere neba eta arreba mailegu emaile-nagusiaren alfonbren ehungintzak lantegian utzi behar izan zituen lanean.


“Ikasi egin nahi nuen kosta ahala kosta eta sendagile izan”. Zoritxarrez, ez zen hori gertatu.
“Gogor lan egiten dugu ehundegian, eguzkitik eguzkira. Hasieran oso zaila izan zen hainbeste denboran jezarrita egotea, baina orain ohituta nago. Ehundegian zortzi hilabetez lan egin ondoren, eguneko soldata 40 errupiakoa da (40 euro zentimo bainob gutxiago). Gauez brodatu ere egiten dut apur bat. Nire irabazi guztiak familiako bederatzi kideen gastuak estaltzeko dira.
Beti egiten dut ahal dudana nire irabazietatik gehitxoago aurrezteko eta nire neba-arreba txikietariko bati ikasketetan laguntzeko...
Dena den, orain arte ezin izan dut ezer aurreztu nire neba txikiarentzat. Hala ere, beraren alde zerbait egiten saiatuko naiz.”

No hay comentarios:

Publicar un comentario